Noticias de Gipuzkoa – Martes, 15 de octubre de 2019 ESKUALDEAK BERTAN 33
“Proba gogorra egin zait haizeak oso gogor jo baitu momentu oro” Odol emaileak lortzeko helburuarekin, Carlos Peña igerialariak 24 orduz egin du igeri Zumaian Andrea Zipitria Carlos Peña helmugara iristen, hainbat igerialari eta piraguista atzean dituela. ZUMAIA – Carlos Peña igerialari tolosarrak burutu zuen bere helburua: odol emaileen alde 24 orduz ibili da igerian. Larunbatean eguerdiko 13.00etan abiatu zen , Talaipe parean (Zumaia), eta 24 ordu geroago, igandean iritsi zen ordu berean, Arbustaingo arranplara. Herritar ugari zituen Peñak lehorrean zain eta txalo hartean jaso zuten. Bertan ziren era berean, odol emaileen elkarteetako arduradunak, bai Gipuzkoakoa eta baita Zumaiakoa ere. “Oso gogorra egin zait proba hau, hego haizeak bete betean jo baitu bi egunetan zehar; geratuko zuela uste nuen, baina ez zen hala izan”, esan zuen Peñak. “Haizea 100 kilom...