Carlos Peñaren 24 orduz igerian ekimeneko laguntzaileei eskertza - BALEIKE ZUMAIAKO ODOL EMAILEAK

Carlos Peñaren 24 orduz igerian ekimeneko laguntzaileei eskertza

Erabiltzailearen aurpegia 

Aurreko astebukaeran Zumaian bizi izan genuen esperientziaren ondoren, Zumaiako Odol Emaileak hura antolatzen eta laguntzen ibili zirenei parte hartzea aitortu eta emandako laguntza eskertu nahi diegu.
Gipuzkoako Odol Emaileen elkartetik bertako lehendakaria den Sabin Urcelay-ren bitartez, Carlos Peña igerilariak odola ematearen garrantzia eta kontzentziazioa sustatzeko proposatu zuen ekimenaren berri eman zigun.

Horrela sortu zen Carlos Peñak 24 orduz Urola ibaian zehar igeri egiteko ekimena. Handik aurrera ekimena prestatzeko oztopo denak erraz gainditzea lortu genuen, laguntzaile asko izan bait genituen.

Itxas-Gain piragua elkartearekin harremanetan jarri ginen, Carlos Peñari laguntza emateko ezinbestekoa bait ziren bi piragua eta Zodiak bat. Berehala antolatu ziren, Carlosi 24 orduetan txandak antolatzeko, baita igerilariak egin beharreko ibilbideak, ordutegia, itsasaldiak e.a.

Taosa igeri elkartea ere bertan izan dugu, Carlos Peñaren erronka hasieran eta amaieran aldamenean igeri eginez eta hamaiketakorako edariak muxutruk ekarriz.

Udala ere gurekin sentitu dugu uneoro eta Arritxu Iribar bertako ordezkari bezala, ekimena borobiltzeko osagai nagusia izan da.

A3 diseinu eta inprimategia ere aipatu nahi dugu, herrian jarritako kartelen diseinua eta kopien gastuak beregain hartu dituztelako.

Herritar ugari inguratu ziren gure karpara beraien laguntza eskaintzera. 31 herritarrek eman zuten izena astebukaeran, beraien odola behar dutenei eskaintzeko azaldu dira eta hori ere eskertzekoa da.

Ekimen honen sustatzaile eta igerilari izan den Carlos Peñari eskerrak eman nahi dizkiogu bihotzez bere ekintza, ausardia, eskuzabaltasuna eta bere helburua bete duelako.

Mila esker guztioi, Zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango bait zen ekimen hau gauzatzea.

Eta gogoratu: EMAN ODOLA, EMAN BIZIA.

ZUMAIAKO ODOL EMAILE ELKARTEA

Comentarios

Entradas populares de este blog

2º RECORD MUNDIAL PARA EL NADADOR EXTREMO Y SOLIDARIO CARLOS PEÑA

El nadador Carlos Peña homenajea a enfermeras y enfermeros de Gipuzkoa