HITZA - Carlos Peña: "Oso gogorra egin zait egin duen haizearekin"
Txalo artean heldu da Peña Arbustaingo arranplara, Itxas Gaineko piraguistez eta Taosa igeri taldeko igerilariez inguratuta. Herritar ugari zituen Peñak lehorrean zain, egindako lana bihotzez eskertzeko. Arranplan zain izan ditu odol emaileen elkarteetako arduradunak, bai Gipuzkoakoa bai Zumaiakoa, eta baita bere familiartekoak ere: emaztea eta gurasoak. Muxuekin eta besarkadekin hartu dute Peña lehorreratzeko orduan.
Nekatuta, hitz gutxi batzuk egin ditu igerilariak. Berez oso gogorra den saioa hego haizeak are eta gogorragoa bihurtu duela azaldu du. “Hasieratik izan da oso gogorra, eta esango nuke azken bi orduetan bakarrik disfrutatu dudala igerian”. Haizeak gogorren jotzen zuen uneetan Itsas kiroldegiko uretan gorde direla gaineratu digu txandetako batzuk egin dituen Itxas Gaineko lagun batek.
Odol emaileen lana azpimarratzeko helburuarekin egin du 24 orduko igeriketa saio hau Peñak. Eta emaitza ere izan du. Uretan aritu den denbora honetan hogeitik gora emaile berrik eman dute izena, Odol emaileen elkartetik jakinera eman dutenez.
Peña arranplara heldu deneko argazkiak hemen ikus daitezke.
Comentarios
Publicar un comentario