
Alzheimer gaixoen senideek taldea osatu dute Tolosaldean Itzea Urkizu Arsuaga 2018-01-25 09:00 OSASUNA TOLOSA TOLOSALDEA Datorren urtarrilaren 30ean, Tolosaldeko AFAGIren aurkezpena izango da Tolosako kultur etxean; eskualdean 400 pertsonak dute alzheimerra edo dementziaren bat. | Ikusi handiago | Argazki originala Orain arte, Alzheimer gaixoen senide, lagun eta zaintzaileek, hilean behineko laguntza psikologikoa jasotzeko aukera bakarrik zian dute Tolosaldean. Benetako beharra askoz ere handiagoa denez, ordea, eskualdeko hiru senidek bat egin dute, eta Tolosaldeko AFAGI taldea sortu dute. Datorren urtarrilaren 30ean aurkezpen hitzaldia izango da, 19:30ean, Tolosako kultur etxean. Agerraldia egin dute taldearen sorrera iragartzeko eta bertan izan dira, besteak beste, Jon Iraola eta Izaskun Martinez de Albeniz; biek ala biek ezagutzen dute Alzheimerra gertutik. Zehazki,...